LEHEN ZIBILIZAZIOAK
urtarrila 18, 2012
Erandio institutuko Andoni Goiriena irakasleak Google Sites batean Webquest bat egin du.
Webquest honen bitartez, ikasleak Mesopotamia eta Egipto zibilizazioetan sartuko dira, testu liburua alde batean uzten.
Ikasleek Mesopotamia eta Egiptoko ezaugarririk nabarmenak ezagutu ondoren, maketa bat egin behar izango dute. Honetarako, Interneten informazioa jaso behar izango dute eta, Andonik proposatzen dizkien jarduerak, egin behar izango dituzte. Gainera, banakako eta elkarren arteko ebaluazioa egingo da.
Guztia giro magiko batean…
Maketak egin eta gero, beste klaseko adiskideei ahoz azalduko dizkiete.
ORAIN… SARTU ZAITEZ TUNELEAN
No comments yet