Jendeaurrean hitz egiten
azaroa 14, 2012
Jakintza ikastola-ko Jokin Lacalle-k irakasleak “Jendeaurrean hitz egiten” webquest bat egin du Google Sites aplikazioa euskarri bezala erabiltzen.
DBH-ko 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4 mailan egiteko aproposa da.
Webquest honetan ikasleek diapositiben aurkezpen bat egin behar dute, gero, adiskien aurrean, ahoz kontatzeko. Diapositiben gaia librea izango da. Webquest honen bitartez ikasleek aspektu batzuk landuko dituzte. Haien artean hauek dira:
1. jarduera: Aurkezpenak ikuspegi kritikoarekin analizatzen
2. jarduera: Nola antolatu aurkezpenaren mamia?
3. jarduera: Laguntzen duen aurkezpen baten diseinuaren trikimailuak
4. jarduera: Komunikatzaile onek ondo hitz egin baino gehiago egiten dute
5. jarduera: Jendaurrean hitz egiteko eguna heldu da!
Jarduera guztiak ereduekin eta orientabideeekin agertzen dira.
Gainera, jarduera bakoitzak, zenbat klaseko saiotan eman behar izango den, azpimarratzen da ere.
Eta, ebaluazioa, leku nagusia betetzen du, ikas sekuentzia honetan atal hauek kontuan hartzen: aurre ebaluazioa, prozesuaren ebaluazioa (kontrol zerrendak eta errubrikak) eta autoebaluazioa
Jokin Lacalle-k esperientzia kontatzen du
GEHIAGO JAKITEKO:
AHOZKOTASUNA LANTZEN. MAITE GOÑI IRAKASLE. JAKINTZA IKASTOLA
3 iruzkin
leave one →
Hori bai webquest eredugarria. Ea etekina ateratzen diogun! (Eta egilea, Jolaus, “zientzietakoa” izateak balio erantsia eman diezaioke kontuari. Jendaurrean hitz egiten ikastea ez da zertan “letretakoen” kontua izan.
Mila esker Ana, (eta hemendik igarotzen bazara, mila esker Jokin).
Eskerrik asko Ana aipamenarengatik eta zuri ere Gorka iruzkinarengatik.
@Ana jarduera bakoitzari eskainitako saio kopurua jartze edo ez zalantzatan ibili nintzen. Ez da erraza jarduera bakoitzak zenbat denbora eramango duen aurreikustea. Aldagai askoren menpe dagoen alderdia da: taldearen ezaugarriak, aurkezpen digitalak ekoizteko trebetasuna, entsegu orokorretan izandako intzidentziak, ikasleek modu autonomoan lan egiteko duten erraztasuna, sekuentziaren garapena errepikatuta aldi kopurua… Nire kasuan saio kopurua gutxi gorabehera bete ditugu baina kontutan hartu behar da saioak bi ordukoak izan direla.
@Gorka blogan idatzi nuen moduan (http://ikteroak.com/2012/10/29/sekuentzia-didaktiko-berria-jendaurrean-hitz-egiten/), uste dut sekuentzia hanka-motz geratu dela; ez naiz hizkuntzen didaktikan espezialista bat eta nire mugak agerian geratu dira hizkuntzaren koherentzia eta zuzentasuna lantzerakoan. Dena den, pentsatzen nuen beste arloetan banuela ikasleei zertan laguntzerik eta horregatik erabaki nuen aurrera egitea.
Ni ere irakasle eta ikasleak zientzia eta letratakoen artean banatzen nituen horietakoa nintzen. Baina azken urteotan metamorfosi txiki bat bizi izan dut; uste dut ez dagoela hizkuntzak behar bezala menperatzen ez dituen zientzialaririk. Euskara, erdara, ingelesa eta matematika ere (azken finean, hizkuntza aljebraikoa da) gainean eraikitzen dira beste ezagutza guztiak, giza edo gizarte-zientziak izan ala natur-zientziak edo teknologia izan. Ikasle batzuk kontra jartzen zaizkit hizkuntzaren erabilerari arlo zientifikoko ezagutzak menperatzeari bezainbesteko garrantzia ematen diedala ikusten dutenean. Hortik ere etorri da sekuentzia hau diseinatzearen arrazoietako bat.
Jokin, zuk irakasle bezala egin duzun aldaketa oso ona da, hizkuntz gaitasuna eta beste gaitasunak guztionak direlako. IKTreoak blogean esperientzia hau kontatzen eta zure hausnarketa azalean jartzen egin zenuen sarrera jarriko dut nire blogean, ia gauzak aldatzen irakasleak animatzen diren.
Agur beroa
Ana