Gure ikas-sekuentziak hobetzeko eta aberasteko ideiak.
otsaila 22, 2018
Atzo Erandio Ikastetxera joan nintzen Gizarte eta Hizkuntza eremuko irakaslegoari formakuntza saio bat ematera. Iaz Heziberri-ri buruzko prestakuntza jaso zuten, eta Canvas bat erabiltzen, irakasle bakoitzak bere jakintzagaian arazo-egoera batetik abiatuta ikas-sekuentzia bat diseinatu zuen.
Aurten egindako ikas-sekuentziak emailez bidali zizkidaten eta hobetzeko proposamenak egin nizkien. Atzo egindako saioan irakasle bakoitzak bere ikas-sekuentzia aurrean izaten ikas-sekuentziak hobetzeko eta aberasteko proposamen desberdinak egin nituen. Batera haien sekuentzia didaktikoan aldaketak egiten egon ziren.
Mementuz epe bat utzi diet behin betiko ikas-sekuentziak egiteko.
Jarraian erabili nuen diapositiben aurkezpena eskuragarri daukazu.
No comments yet