“Joan eta etorriko bidaia” proiektua DBH-ko 2. mailan.
maiatza 7, 2018
-
Gure protagonistak
Lehenengo eta behin Bilboko Ave Maria ikastetxeko irakasleei eskerrak eman behar dizkiet proiektu hau euskarara itzultzeagatik. Julián González, Igor Martín eta Marta Sanz, benetan, mila esker zuen lanagatik.
2011-2012 ikasturteko 3. hiruhilabetean Artaza-Romo institutuko DBH-ko 2. mailako klase honetan sartu nintzen.
Zuriñe Ziarsolo irakasleak 2. hiruhilabetean dei egin zidan ikasgela honetan zeozer berriztatzailea egin nahi zuen eta. Gaitasunak bere 19 ikasleekin hobeto lan egin nahi zuen eta gaitasun digitalean gehiago sakondu nahi zuen. Gainera 2012-2013 ikasturtean DBH-ko 2. talde guztiekin lan egin nahi zuen metodologia hau erabiliz.
Talde honi euskaraz adieraztea, irakurtzea eta idaztea kostatzen ziztzaion. Ikasleen erdia-k lan gutxi egiten zuen betiko metodologiarekin.
Hizkuntza eta Gizarte Zientziak batera landu zen ikas-proiektu honetan.
“Joan eta etorriko bidaia” proiektua Sites batean eskuragarri daukazue.
Ikasleak hiru taldetan elkartu ziren proeiktuan dauden hiru gaia lantzeko.
Proiektu honetan Espaina eta Amerikaren arteko mugimendu migratzaileen ikerketa egingo da hiru mementu historikoetan:
-
Kristobal Kolon, amets baten bila
-
Gorrotoa, odola eta malkoak. Heriotzatik ihesi. (Espainiako guda zibila)
-
Pobreziatik ihesi. Espainarako bidaia txartela. (Latinoamerikarren etorrera Espainara XX.mendeko bukaeran)
Ikerketa egin ostean ikasleek haien gustoko beste bi ataza egingo dituzte.
“Joan eta etorriko bidaia” lan-proiektuan lan egiten from Ana Basterra on Vimeo.
Hausnarketarako gunea (esperientzaren ebaluazioa)
-
Ikasleen on-line koadernoak
No comments yet