Euskal herrien historia aiton-amonek bideotan kontaturikoa
urtarrila 23, 2012
Noemi de la Fuente-k e-mailez idatzi dit hurrengoa kontatzen:
“Ni euskalduna bideoblogaren argitarapena kontatzeko idazten dizut. Elkarrizketetan gure aiton-amonek euskal herrien historia kontatzen digute. Facebook orrialdean ere kuxkuxeatu, istorioak komentatu eta zure herriarekiko dituzun sentimenduak adierazi ditzakezu. Eta badakizu…zure herriko aiton-amonen bat ezagutzen baduzu, kontaktuan jarri nirekin 🙂
Bideoetan gure aiton-amonak ikus ditzakegu elkarrizketa dibertigarri eta interesgarrietan euren herrietako gauza berezienak kontatzen. Euskeraren garrantzia eta erabilera, jai nagusien eboluzioa, herriko istorio eta zurrumurruak, pertsonai famatuenak, herriko ohizko lana eta bizimodua, inguruko herriekiko erlazioa, eskolako ohiturak, gerra garaiko kontuak eta abar kontatzen dizkigute.
Proiektu honen helburuak, gure herrien historia eta euskalki dezberdinak biltzea, 2.0 komunitateetan euskeraren erabilera sustatzea, interneten eduki berri bat eraiki eta bertan adin guztietako pertsonak biltzea eta gure aiton-amonak teknologia berrietara hurbiltzea dira. Proiektuan herri guztietako udaletxeak parte hartu dezakete, euren herrien eta bizilagunen memoria historikoan sakontzeko.
Blog-aren artikulu bakoitzak, elkarrizketaren esaldi bereizgarrienak, herri bakoitzaren leku garrantzitsu edo berezienak agertzen diren argazkiak etaYoutube NiEuskaldunaTV kanalan dagoen bideoa, agertzen dira. Bertan agertzen diren gure aiton-amonen kanten, irripar eta dantzen bideoak ezin dituzu galdu!
Facebook orria-n ere zale egin zaitezke, bertan kuxkuxeatu, istorioak komentatu edo eta zure herriarekiko dituzun sentimenduak adierazteko.
Eta zu… nongoa zara zu? Zure herriko aiton-amonek zure herria hoberena dela azaltzea nahi al duzu? Gure grabazio-taldea zure herrira hurbiltzea nahi baduzu,email bat bidaliezaiguzu.
No comments yet